Rock n Roll Radio! Lets Go!

Orain arte ezkutuan eraman dugu, Garoako bunkerretik erraza baitzaigu sator-jokua, baina publiko egingo dugu albistea. Eta bide batez, gonbidapen bat luzatuko dizuegu irakurle maiteoi. Goizalde Landabasoren eta Iflandiako ekipo guztiaren prestutasuna medio, Radio Euskadiko kultur saioan parte hartzeari ekin diogu.

Sareko sektore kulturaren inguruko aktualitatearen analisi orokorra egitea du xede asteroko kolaborazio honek. Kultur kontsumoaren ohituren zergatia azaltzen saiatuko gara Felix Linares esatariaren gidaritzapean.

Azken Goyetako pelikula sarituen posizionamendua aztertzen ekin genion saioari, eta azaldu genuen, nola Filmin eta Wuaki bezalako atarien eskaintzak ezin duen lehiatu deskargak eskaintzen dituztenekin.

Pasa den asteartean liburugintzaren sektoreaz, eta liburudendek, zein, argitaletxe txikiek liburuak online saltzeko zein linburuen deskargetarako duten aukera urriaz jardun genuen.

Astearte honetan, otsailaren 25ean 17:00etatik aurrera, musikaren sektoreaz ariko gara solasean. Sektore honetako atariek etengabe haien burua berasmatu behar dute bizirauteko. Gure azterketari balio erantsi bat emateko, Miguel Angel Díazen laguntza izango dugu; bera, Redkaraokeren, estatu mailako sektore musikaleko startup handienaren sortzailea da. Madrilen eta Silicon Valley-n kokatuta, Redkaraokek urteak daramazki sareko erreferente musikal izaten. Youtube eta Spotify bezalako marrazoentzako egindako ingurugiro hain aldakorrean, erabiltzailearengana nola iristen diren azalduko digute.

Iflandian itxarongo zaituztegu eta edozein iruzkin utzi nahi izatera, erantzutea guretzat plazerra izango da!