Online erreputazioa.

Zure enpresaren online erreputazioaren jarraipena egitearen berebiziko garrantzia.

Irudia, eta kasu honetan irudi ona, egunez eguneko lan onarekin eraikitzen da. Baina noizean behin albiste txar batek edo komentario ezegoki batek su hartzen du sarean, eta ordurarte egindako lana erretzen du, gure sinisgarritasun osoa popatik bidaliz. Interneten guri buruz publikatzen den eduki oro kontrolatuta izateak, komentario edo kritika batetik gure irudia eta gutaz dagoen iritzi publikoa kaltetu dezakeen sutea sortzea ekidin dezake. Coca-Colaren eta Scarlett Johansonen azken gatazka (SodaStream vs. Oxfam Internacional afera) bezalako suteak esaterako.

Coca-Cola afera

2014ko hasiera ez da ari izaten xamurra Coca-Cola-ren irudiarentzat, ez behintzat Espainiar Estatuan. Are gehiago, urtarrilaren 17a data lazgarria izan da Coca-Colarentzat. Eta kontua okerrera doa.

Gaur arte erreputazio hoberena izan duen enpresa honen irudia aldapan behera doa egunez egun, Asturias, Palma, Madrid eta Alicanteko lantokien itxieraren albistea jakin zenetik. Espanian 4200 langile dituen freskagarrien multinazionalak bere plantila %30ean gutxituko du, 1250 langileri zuzenean eragingo dien beregituraketa batekin. Guzti horietarik 750 langile kaleratuak izanen dira, eta 500 berriz, berkokatuak enpresak dituen beste lantoki batzuetan.

Berriak su hartu du bapatean sare sozialetan, eta erabiltzaileak haien iritzi, iruzkin eta aburuak ari dira partekatzen, batez ere Twitter bidez, #ERE #CocaCola. Interneteko erabiltzaileak apurka haien mezuen tonua gogortzen joan dira, gainerako txiolariei marka horretako produktuak ez kontsumitzeko eskatuz, konpetentziako edaria bultzatuz. “Hemen ez bada egiten, hemen ez da edaten”, leloarekin.

Albisteak su hartu zuenetik, Coca-Colaren aipamentak twitterren bost aldiz ugariagoak dira, eta @ERECocaCola edo @CoCaColaenlucha bezalako profilak sortu dituzte, beregituratzearen aurka. Anabasa hau gertatu bitartean, Coca-Cola Españaren kontu ofizialak ez du informaziorik ez bestelako edukirik partekatu. Halako krisi batek Coca-Colari eragiten dio zuzenki, baina konpetentziaren, Pepsiren, irudia hobetzeko eta indartzeko ere balio lezake. (Are gehiago, markak berak entzungorrarena egiten duela ikusirik)

Erreputazio krisi honek Coca-Colaren jarduteko era zalantzan jarri du, ezgutzen baitziren, termino ekonomikoetan hitzeginda, enpresaren zenbaki onak: 900 milioi euro irabazitan. Harrapazank!

Protestak, manifestazioak eta hiritargoaren enpatia egunez egun handiagoak dira. Hala eta guztiz ere, Reputation Institute-tik adierazi dute, Atlantako freskagarrien enpresaren salmetei ez diola eragingo EREak, mundu mailan erreputazio bikaina baitute. Hain justu, Facebooken jarraitzaile gehien duen marka da, 79 milioi zalerekin. Ados zaude? Zuk ere uste al duzu salmentetan EREak ez diola eragingo?

Caso Scarlett Johanson

Scarlett Johansonek hanka sartu du bere azken erabakiarekin. Aktore estatu batuarrak SodaStream freskagarriaren azken spotean parte hartu du, Israelek okupatutako Palestinako lurraldeetan aurkitzen den enpresa honakoa. Spota dela eta hala iritzi publikoan nola sare sozialetan sortutako polemika sekulakoa izanik ere, bart gaueko Super Bowlean zehar emititua izan zen iragarkia.

Scarlett Johansson eta SodaStreamen arteko kolaborazio hau kontrako eztarritik sartu zaio Oxfam International erakundeari, Johansson bera GKE honen aitapontekoa izan baita 8 urtez. Oxfamek adierazi duenez, haien aitaponteko izatea eta SodaStreamekin kolaboratzea ez dira bateragarriak. Kontua da edari freskagarriak egoitza judutarren asentamentutan duela, eta Oxfamen arabera honek pobrezia eta palestinar komunitatearen eskubideen urraketa bultzatzen duela. Are gehiago, Maale Adumin, SodaStream kokatuta dagoen hiria, kolonia bezala errekonozitua dago Nazio Batuen aldetik. Afera hau dela eta, Oxfamen sinisgarritasuna zalantzan geratu da, asentamentu israeldarretan ekoitzitako produktuak boikoteatzeko mugimendu baten parte baita.
Sare sozial nagusietan kanpainak egin dira Oxfami Johansson botatzeko eksatuz, eta halaxe gertatu da. Iritzi publikoa ez da ixiltzen gainera #NoScarJo traolarekin. Mezu hauen bultzatzaile nagusia, Isralen okupazioarekin ekonomikoki, kulturalki edo plano akademikoan kolaboratzen duen oro salatzeko sortutako, BDS taldea izan da (Boicot, Desinversión, Sanciones), 200 erakunde palestinar eta propalestinar barnebiltzen dituena.

Bestalde, aipatu beharrekoa da SodaStream AEBtan hedatzeko lanetan dabilela, Coca-Cola eta Pepsiren kaltetan (printzipalki). Askoren ustetan bera, gatazka hau primeran etorri zaio Israelgo markari, bere burua ezagutzera emateko. Horregatik grabatu zuten spota Super Bowl-ean emititzeko (askok dakizuenez, urteko ekitaldi ikusiena AEBtan). Aurtengoan 100 milioi pertsonako audientzia izan du, esaterako, eta 4 milioi euro ordaintzera iritsi dira pantailako 30 segunduren truke.

Atera kontuak, zer garrantzitsua den gutaz edo gure markaz interneten esaten dena kontrolatzea, denboraz erantzun ahal izateko, zure argumentuak azaltzeko eta gainontzekoek zugatik hitzegin ez dezaten, zure irudi eta erreputazioa zikinduz.

Gutaz edo gure markaz interneten zer idatzi den ez baduzu inoiz bilatu, horretan hastea gomendatzen dizugu. Programatu alertak zutaz esaten denaren egunean izateko. Zutaz, zure enpresaz edo zure produktuez idazten denaz konturatzeko.

Google Alerts da horietako tresna bat, oso erabilterraza eta doakoa http://www.google.es/alerts, Bertan nahi duzun “keyword” (hitza) sartu eta email bat jasoko duzu, zuk nahi duzun maiztasunarekin, Googlek emaitza berriak aurkitzen dituenean. Zure kontsultekin bat egiten duten elementuekin (adib: web orriak, albisteak, etc.)

SearchTwitter da Twitter bidezko jarraipenak egiteko lanabes erabilgarria http://search.twitter.com Bertan bilaketak egin ditzakezu twitterreko bilatzailean, interesatzen zaizkizun hitz gakoekin, eta RSS bidez harpidetu zaitezke.

SocialBro da beste erraminta gomendagarri bat, gainera Espainiar Estatuan garatua. Gure twitterra neurtu eta analizatzeko tresna onentsuenetariko bezala ezagutzen da. Cordobako 3 ingeniarik egin dute. https://es.socialbro.com

Honetan berria bazara, hobe duzu doako tresna sinpleokin hastea. Egin proba bat artikuluan aipatutako bi gatazka hauekin, oraindik zeresana ematen baitute. Gutxinaka, hurrengo postetan zehar, Interneten publikatutakoaren jarraipena egin eta sare sozialak kudeatziko balio duten tresna gehiago ezagutzen joanen gara (batzuk ordainpekoak). Segiguzue pista!