Enpresarien Online Erreputazioa

Azken bi asteetan SEOgintzan sona duten hedabideetan, Facebookek Google bidezko bilaketetan izan duen posizionamentu jaitsiera albiste izan da. Garoan ez dugu izen abizenen posizionamentu jarraipenik egiten, baina bai ordea, online erreputazioaren segimendua Espainiar Estatuko enpresarien bilaketetarako. Neurketa hauek berebiziko garrantzia dute, online erreputazioko ekintzetan asmatzerako orduan. Zer webgunek asetzen dituzte nire izen abizenen bilaketak? Egia al da Google Facebooken emaitzak penalizatzen ari dela?

2012 eta 2013an zehar jende ezagunaren, gehientsuenak enpresariak, izen abizenekin bilaketak egin ditugu aliritzira. Enpresarien bilaketak jende arruntarenarekin alderatuta, ondorio oso interesgarrietara iritsi gara. Ondorio hauk kontuan izan beharko ditugu 2014an zehar martxan jarri beharreko online erreputazio estrategietan.

Askotan begiratzen dituzu zure izen-abizenarekin egindako bilaketen emaitzak?

Autonomoa bazara ala enpresa bat zuzentzen baduzu, probatu zure izena bilatzen, eta ikusi zer profil eta informazio mota agertzen zaizun emaitzen TOP 5ean. Gero, egin ezazu beste bilaketa bat enpresari edo autonomo ez den ezagutzen duzun pertsona batekin eta konparatu. Pertsona arrunten bilaketen emaitza oso da deigarria.

Urtean zehar aldaketak izan dira zentzu honetan. 2012. urtean zehar enpresarien bilaketen emaitzetan Facebook zen lider ahalguztiduna. Are gehiago, izen abizenen bilaketen %84ean, Facebook TOP 5ean ageri zen orduan. Hau, batez ere, hobeto posizionatzeko gaitasuna zuelako da (fitxa eta erabiltzaileen zerrendekin), aurtengo urtean zehar aldiz, garrantzia galdu du, nahiz eta, agerikotasuna lortzeko webgune onenetarikoa izaten segitzen duen, bilaketen %73an TOP 5a erdiesten segitzen baitu. Gure datuen arabera ere jaitsieraren albistea berresten da.

Webgunea 2012ko abendua 2013ko abendua Diferentzia
www.facebook.com 84 73 -11
autonomos.axesor.es 45 54 +9
www.informacion-empresas.com 38 55 +17
www.123people.es 32 0 -32
www.empresite.com 31 59 +28
es.linkedin.com 25 19 -6
Google Images 14 16 -2
infoisinfo.es 20 6 -14
einforma.com 17 70 +53
blancas.guias11811.es 13 12 -1
www.paginasamarillas.es 12 10 -2
www.guiafono.com 12 0 -12
www.axesor.es 11 7 -4
cargos.axesor.es 9 6 -3
11870.com 6 10 +4
plus.google.com 0 5 +5
www.qype.es 6 0 -6
www.hotfrog.es 6 0 -6
www.yasni.es 5 0 -5
yelp.com 5 5 0
www.abctelefonos.com 4 0 -4
es.scribd.com 4 0 -4
www.citiservi.es 3 4 +1
www.datocapital.com 2 0 -2
www.empresalium.com 2 0 -2
www.buscoempresas.es 1 0 -1

2013an zehar hainbat aldaketa nabaritu ditugu honen harira. Hasteko deigarria egin zaigu, enpresen eta autonomoen informazioa eskaintzen duten atariek lortu duten agerikotasuna. 2 urtetan, URL kopurua masiboki handitu gabe, merkatuko lider bilakatu dira. Fenomenoaz jabetzeko einforma, empresite edo axesor bezelako webguneen zenbakiei erreparatu besterik ez zaie egin behar.

Faktore oso garrantzitsu batek baldintzatu du ordea lidergo hau: 123people, hotfrog edo yasni bezalako pertsonen direktorioek jasan duten penalizazioaz ari gara, noski. Beste atari batzuetako eduki dinamikodun azken orrialdeak, dirudienez, iraganeko kontua dira. Urteetan zehar oso ondo funtzionatu duen sistema hau zendu da. Begira itzazue Semrush-en datuak 2013rako. Ez egin kasurik trafiko datuei, tendentziari baizik:

123people.es

Yasni.es

Hotfrog.es

Datu hauetatik ondorioztatu dezakegu, direktorioen hazkundea atari hauek utzitako hutsunearen kontura izan dela hein handi batean.

Garoako taldean, gogor lan egin dugu 2013an zehar eduki dinamikoan zein indexazioan oinarritutako estrategiak albo batera uzteko, eta bide hau urratzen segitzeko asmoa dugu. Modu automatikoan edukiak sortzea amaitu da. Youtubek egindako tag desindexazioei erreparatu besterik ez dugu. Edukia da errege, eta konpetentziak baino informazio extra gehiago eskaintzeak berebiziko garrantzia hartu du (nan, adina, jaiotze data...). Zer informazio diferentzial eskaintzen duzu konpetentziarekin alderatuta?

Ikusi berri dugun taulan datu kuriosoak daude. Esaterako, bilaketen emaitzetan Google+ erreferentziazko gune bezala erakusaraztea, Linkedin eta Twitterren gainetik. Google+en agerikotasuna ahula da oraindik, %5arekin (Gure enpresarien laginean behintzat) baina kontuan izatera behartuta gaude gure online erreputazio estrategia gorpuzterako orduan. Bereziki Google+en logeatutako erabiltzaileen bilaketetarako.


seo   enpresen-posizionamendua   enpresa-direktorioak