Gabonetako Loteria 2013, SEO porra: Nork eramango du potzoloa?

Potzoloa? Ez dakit nola esaten den, eta 'sari nagusia' formalegia da, aukeran, gure blogerako. Azterketa hau egiteko estatuko datuak, eta gazteleraz egindako bilaketen datuak erabiliko ditugu, ez baitaukagu beste aukerarik*. Hedabideetan lan egin dugun SEO guztiok, udatik abenduaren 22a gorriz azpimarratua izan ohi dugu egutegian. Gabonetako Loteriak zortedun batzuren hilabete amaierako aldapa pikoak lautzeaz gainera, hoberen lan egin duten SEOei, milioika bisitari ematen dizkie, bai milioika, zozketaren edo-eta txartel saridunen inguruko informazioaren bila. Hobeto ulertzeko, SEO munduko, eta hein handi batean, hedabide digitalen Oscarrak dira. Ikus dezagun zeintzuk diren balizko estatuatxoa eramateko nominatuak, baztertuak eta faboritoak.

Hedabideren bateko gaien baten inguruko gune berezietan lan egin duen SEO orok daki. Harrigarria da Gabonetako Loteriak, zozketaren aurreko egunetan, egunean bertan eta ondorengoetan, sortzen duen trafikotzarra. Egun garrantzitsu eta ederrak izaten dira SEOontzat, aldaketa handiak egoten baitira denbora gutxian, eta gutxi gora behera, bilatzaileen funtzionamenduan master bat egitea bezala baita.

Metodologia

Gertatzen ari denaren jarraipena egin, eta guztion artean ikasteko, hilaren 9ko astelehenetik, egunotako 10 hitz bilatuenen lehen 10 posizioak ateratzen hasi gara:

  • lotería navidad

  • lotería navidad 2013

  • lotería de navidad

  • lotería de navidad 2013

  • premios lotería navidad

  • premios lotería de navidad

  • sorteo lotería navidad

  • sorteo lotería navidad 2013

Eta abenduaren 22tik aurrera aktibatzen diren bi hitz gako:

  • comprobar lotería navidad

  • comprobar lotería navidad 2013

Ranking bat egiteko asmotan posizioa puntuatu dugu. Lehenengo postuari 10 puntu emango dizkiogu, bigarrenari 9 eta horrela jarraian hamargarren postuari puntu bat eman arte. Arau hauek aintzat hartuz, honakoa da sailkapena:

Webgunea Abenduak 9 Abenduak 10 Abenduak 11 Abenduak 12 Abenduak 13
www.laloterianavidad.com 164 169 189 158 178
loteriadenavidad.laverdad.es 110 102 103 94 107
www.rtve.es 47 66 62 41 53
Google News 77 70 53 60 60
www.abc.es 44 39 25 39 23
loterias.lasprovincias.es 18 18 20 25 18
www.antena3.com 16 9 16 20 16
navidad.loteriasyapuestas.es 35 37 29 35 31
elpais.com 9 15 12 9 12
www.elmundo.es 1 1 8 13 10
es.wikipedia.org 4 4 6 8 6
www.comprobarloterianavidad.com 5 5 6 4 6
www.eitb.com 4 4 5 6 5
www.buscarloteria.com 2 2 3 9 3
loteria-navidad.diariosur.es 1 1 3 6 3
www.youtube.com 5 0 2 3 10
Google Images 1 1 2 8 3
www.cadenaser.com 6 6 2 5 0
www.ondacero.es 1 1 4 7 3
www.loterialaenvidiosa.com 0 0 0 0 2
www.loteriasreunidas.com 0 0 0 0 1

Eta Abenduaren 16an hasi berri den asteko datuak:

Webgunea Abenduak 16 Abenduak 17 Abenduak 18 Abenduak 19 Abenduak 20 Abenduak 21
www.laloterianavidad.com 191 188 184 175 126 167
loteriadenavidad.laverdad.es 104 101 100 96 95 92
www.rtve.es 46 48 49 55 80 53
Google News 69 74 79 74 80 86
www.abc.es 25 25 25 38 47 41
loterias.lasprovincias.es 19 17 17 19 18 17
www.antena3.com 15 15 13 14 15 12
navidad.loteriasyapuestas.es 29 29 31 32 35 30
elpais.com 11 11 11 11 8 11
www.elmundo.es 5 6 7 8 3 5
es.wikipedia.org 5 6 6 7 10 7
www.comprobarloterianavidad.com 6 6 5 5 5 5
www.eitb.com 3 1 2 2 2 2
www.buscarloteria.com 4 4 3 4 4 4
loteria-navidad.diariosur.es 6 8 8 6 3 4
www.youtube.com 5 5 3 2 5 0
Google Images 2 3 3 0 4 5
www.cadenaser.com 0 0 0 0 0 0
www.ondacero.es 2 1 1 0 1 1
www.loterialaenvidiosa.com 1 1 0 0 0 0
www.loteriasreunidas.com 0 1 2 1 3 2
www.abcsevilla.es 2 0 1 1 1 0
cincodias.com 0 0 0 0 1 0
www.ideal.es 0 0 0 0 4 0
www.diariodemallorca.es 0 0 0 0 0 6

Oharrak 10 egun faltan:

Sailkapena ahalik eta garbiena izan zedin, webgune bakoitzetik URL bakar bat hartu dugu, nahiz eta gehienek azpidomeinu propio bat eduki, loteriako eduki guztiak bertan sartzeko.

Puntuazioak egunez egun berrituko ditugu, baina, jada atera ditzakegu lehenengo ondorio nabarmenak:

  • La Verdad egunkaria da egun, abenduaren 12an, hoberen posizionatutako hedabidea, nahiz eta, azken egunetan pixkat atzera egin duen. Vocentoko beste hedabide batzurekin alderatuz, estrategia ezberdina erabili dute, eta emaitzak nabarmenak dira, www.abc.es berak baino posizionamendu hobea lortu baitu.

  • Google News: Agerikotasunean behera egin duela badirudi ere, ez da hala. Astelehenean albiste moduluetan berri bat edo bi agertzen ziren. Orain, bilaketa guztietan 3 berri agertzen dira, “lotería de navidad” bilaketarentzat ere lehen emaitza lortu dute.

  • Topatu ditugun SEM kanpainak oso zainduak dira eta ez dugu SEM kanpaina erasokorrik topatu.

  • Azken orduko estrategiak medio, hurrengo astean emaitzak asko hobetuko dituztela jakina bada ere, deigarria egin zaigu Espainiar Estatuko bi hedabide nagusiek, www.elpais.es eta www.elmundo.es-ek hain emaitza kaxkarrak izateak.

Abenduak 13

Egoera ez da hainbeste aldatu, eta laloteriadenavidad.com eta gabonetako laverdad.es egunkariaren atal bereziek jarraitzen dute bisibilitate haundiena izaten. Nahiz eta SEO artean jendeja garbi ikusi loteriadenavidad.laverdad.es webguneak duen hitz gako erabilera masiboaren ondorioz, seguraski baneatuta izango den, badirudi agian iritsi daitekeela lehen postuetan zozketako egunera. Ikusiko dugu...

Rtve.es emaitzak hobetzen jarraitzen du. Gero eta lotura gehiago topatzen ditugu nabigazioan zehar eta orri garrantzitsuenetan, eta zer ezanik ez zuzeneko bideo player-a sartzen duenean. Elmundo.es atariak ere dagoeneko jarri du bere nabigazio menuan loteriako lotura. Elpais.es da oraindik eduki hauek priorizatzen hasi ez dena.

Abenduak 16

7 egunen faltan, loteriadenavidad.com webgune ofizialak jarraitzen du gure ranking propioaren buruan, 191 punturekin. Hala eta guztiz ere, duten bisibilitate sendoa gehienbat zozketaren inguruko bilaketetan da, baina ez hainbeste zozketa ostean egiten diren bilaketetan, baina seguru daude dituzten erraminta ezberdinak ondo erabiliz gero, adibidez beraien widget arrakastatsuan anchor text-ak aldatuaz, egoera honi buelta ematea lortuko dutela.

Ez loteriako bilaketetan bakarrik, hedabideetako SEO-ek kontutan hartu beharko lukete RTVE-k Google News emaitzetan lortzen duen posizionamendu ona. Guztiz arrunta izan beharko luke albisteentzako soilik eginiko sitemap-ak, baina zoritxarrez hau ez da gertatzen normalean. Bestalde, oso argia iruditu zaigu RTVE-k nola erabili dituen mikroformatuak emaitzetan informazio ezberdin bat eskeintzeko eta aldi berean zuzeneko seinalea eskeiniko duen URL posizionatzeko. Seguru CTR-a hobetzeko balioko diela.

Elpais eta Elmundo hedabideek oraindik ez dute beraien autoritatea erakutsi, baina hau ez da hasi besterik egin.

Abenduak 18

Atzoko eta gaurko datuak batera igo ditugu, abenduak 17 eta 18. Ez da aldaketa haundirik izan. Akaso deigarriena Google News emaitzek gero eta posizio altuagoak lortzen ari direla eta albisteen titular gehienetan "lotería de navidad 2013" erabiltzen ari diren, ia beti 3 emaitz erakusten ditu.

Laverdad.es webguneak posizioak mantenduko dituen ala ez hitzegiten dugun bitartean, Vocentok erabakia hartu du bilaketei dagokionez. "Lotería de Navidad" bilaketarako abc.es erabiliko du eta "comprobar loteria de navidad" hitzetarako laverdad.es hedabide murtziarra. Hau garbi ikusi dezakegu, elcorreo.com webgunean adibidez. Sarrera orriaren behekaldean topatzen den "enlaces relacionados" atalean loturak jarri ditu bi hedabide hauetara.

Loteria-navidad.diariosur.es webgunea ere ari da bilaketetan gora egiten. Elementu garrantzitsua izan daiteke Vocentoren estrategia orokorrerako.

Abenduak 19

Abc.es abantaila hartzen hacia da! Vocentoren estrategia emaitzetan nabaritzen hasi da. Abc egunkariko espeziala nabarmenki hazi da, batez ere, “lotería de navidad” terminoarekin loturiko bilaketetan. Talde mediatikoaren hedabide periferikoei dagokienez (adibidez, elcomercio, diariovasco, elcorreo eta elnortedecastilla) bi tendentzia ikusi ditzakegu. Den denak Abc.com-era estekatzen ari dira, terminologia ezberdina erabiliz (lotería navidad, lotería de navidad...) eta paraleloan laverdad.es-eko espezialera estekatzen dute, hala loteria egiaztatzeko, nola hedabide bereko Lotería del Niñora eramateko. Ezezagun nuen talde honek laverdad.es lehentasunezkotzat jartzeko zuen joera, baina, emaitzak ikusita estrategiak oraingoz balio duela ikusi dezakegu.

Gaur ikusi dezakegun beste fenomeno bat zera da, hainbat komunikabidek, honezkero “comprobar lotería de navidad” bilaketako nitxoa lehenesten dutela, “lotería de navidad” bilaketa generikoak beharrean. Horren adibide garbia da antena3.com, izan ere, bere espeziala posizionatu ez duen bezalaxe, http://www.antena3.com/especiales/loteria-navidad/premios/ url internoa hirugarren postuan aurkitzen dugu “comprobar lotería de navidad 2013” bilaketarako.

Abenduak 20

Lehen dantza eta balantza saioa, bi egunen faltan. Hemendik aurrera aldaketa garrantzitsu franko ikusiko ditugu. Horietako bat ikusi dugu jada, loterían apustu handiena egiten duten bi hedabide nagusiak, Rtve eta Vocento taldea, gora egin dute loteriadenavidad atariaren kalterako. Gabonetako loteriaren webgune ofizialak lehen posizioak mantentzen ditu, baina jaitsiera ez dator hortik, “sorteo loteria de navidad” bilaketarako emaitzetatik baizik.

Loteriadenavidad.laverdad.es-ek ez du posiziorik galtzen, are gehiago, url ezberdinak kokatu ditu lehenengo emaitzetan; nabarmenki honakoa: http://loteriadenavidad.laverdad.es/localizar-numeros/. Zuek url hau http://loteriadenavidad.laverdad.es/comprobar-loteria-navidad/-era berbideratuko zenukete? Akaso interesgarria litzateke, baina, gaobenetako loteriaren posizionamendu estrategian gakoetako bat, momentu jakinean egitean datza. 2 egunen faltan, ziurrenik ez luke denborarik emango.

Google 7 emaitza eskaintzen ari da “lotería de navidad” eta “premios lotería de navidad” bezalako bilaketentzat, kontutan izateko ñabardura, hau. Ikusteko dago ea honek hala jarraitzen duen asteburuan zehar.

Abenduak 21

Ohiko dugun baino beranduago atera ditugu posizioak, egunean zehar aldaketa nabarmenik eman den ikusteko. Baliteke aldaketa gehiago izatea, eta bihar lehengo orduan posizioen jarraipenarekin berrikusiko dugu.
Azken orduko aldaketarik ez balego, badirudi badugula garaile handi bat eta bakarra hedabideen artean, Laverdad.es. Nahiz eta honezkero galdua duen “lotería de navidad 2013” bilaketarako lehen postua, sari banaketa ekitaldiaren aurretiazko SEO lanak hoberen egin dituen komunikabidea da. Iraungitako URL bat, http://loteriadenavidad.laverdad.es/localizar-numeros/, posizionatzen ibiltzea da arriskutsuena, ezin baita dezimo gehiago erosi, eta informazioan interesa galtzen baitu. Pentsatzen dugu bihar URL hau desagertu egingo dela, baina ikusteko dago “crompobar lotería de navidad” URLaren onurarako den. Esaten genuen laverdad.es guneak posizioak galdu dituela, Loteria de Navidad webgune ofizialaren onuran, http://www.laloteriadenavidad.com. Bolumen handiko bilaketetan atari honek lehenengo posizioak bereganatzen ditu, gure kasuan, aukeratutako 10 hitz gakoetatik 6etan. Deigarriak dira oso “premios lotería navidad” eta “premios lotería de navidad” bilaketen emaitzak, laloteriadenavidad.com atariak hirugarrenetik hasi eta zazpigarren postura bitarteko guztiak bere egiten baititu.

Google News... Zozketaren edizio guztietan harrigarria da nola Google News-en lehenengo orrian sartzea lortzen duten hedabideak agertzen diren. Bisita andana lortuz. Oraintxe bertan ikus dezakegu nola ari den hauxe bera lortzen 20minutos.es. Bihar ea nork lortzen duen. Bihar baita alajaina, egun handia. Ondorio ahalik eta oso eta logikoenak eskaintzeko, orduroko jarraipena egiten saiatuko gara. Bihar arte!

Abenduak 22

Ahalik eta balorazio errealena eskaintzeko, beharrezko datu guztiak izan arte itxaron dugu. Egun handian milaka publikazio egiten dira gai hau ildotzat hartuz, eta honenbestez, posizioak aldatzen doaz minuturo. Orduro datuak ateratzen eta publikatzen aritu gara. Ezagun dugu aldaketak badirela, baina, tendentzia nagusiak berrikusteko balio digute. Gaur arte, Espainiar Estatuko hedabide nagusiek prestatutako atari berezituen inguruan hitzegiten jardun gara. Aztertutako 10 hitz gakoetarako emaitza guztiak, barne eta kanpo estekekin optimizatutako URL semiestatikodun atari berezitu hauenak ziren. Bi zimendu nagusi hauetan oinarritzen zen posizionamendu estrategia. Gaur ordea, SEO estrategia errotik ezberdina topatu dugu. Goizeko 10:00etatik ikusi dugu, elpublico.es, lavozdegalicia edo elperiodico.com bezalako hedabide handiak haien albiste idatzi berriak posizionatzen hasi direla, gaurdaino posizio nabarmenik erdietsi ez badute ere. Azken orduko albisteak posizionatzeko ez da lehentasunezkoa kanpo estekatzea eta edukien SEO orientazio osoa, cacheo eta indexazio ahalik eta azkarrena baizik. Egunean zehar ikusi dugun bezala, arlo honetan, hedabide handiek abantaila nabarmena dute. Www.laverdad.es edo www.lasprovincias.es bezalako atariek kanpo estekei eta haien webgune berezituen SEO optimizazioari esker lortu zuten posizionatzea. Baina, bi hedabideak ez direa haien domeinu nagusiko albisteak posizionatzeko gai izan. Baliteke gihar teknologiko faltagatik izatea.
Murruaren beste aldean daude, elperiodico.com, lavanguardia.com eta 20minutos.es atariak. Loteriaren inguruko webgune berezituak posizionatzeko gai izan ez direnak (Karpeta ala azpidomeinu izan), baina, lehen emaitzetan albisteak sartzeko gai izan direnak. Www.elmundo.es izan da estrategia honen lidergoa eraman duena, zozketa amaitzean, agerikotasunean 34 puntu erdietsiz. Elmundo.es-ren posizionamendu honaren harira, deigarria izan da nola ordainpeko trafikoa erosten zebiltzan bi hedabideek haien posizionamendu organikoko emaitzak hobetu dituzten. Ez dakit SEM egitearen eta SEOa hobetzearen artean erlaziorik baden, baina, atentzioa deitzen du behinik behin. Postarekin amaitzeko, irabazleak nortzuk diren esatea geratzen zaigu soilik. SEO porraren barne, ezin dugu irabazle bakar bat hautatu, eta loteriako webgune berezi onenaren eta albisteak hoberen posizionatzen duten hedabidearen artean bereizketa egin beharrean gaude. Hirugarren sari bat emango diogu orokorrean SEO estrategia hoberena eskaintzen duen komunikabideari. Hauek dira aurtengo irabazleak. Loteria webgune berezi onena: loteriadenavidad.laverdad.es Albisteen indexazio eta posizionamentu onena: www.elmundo.es SEO estrategia integral onena (webgune berezia + albisteak): www.rtve.es

Agerikotasun datuak aldakorrak izan daitezke, beste hitz gako batzuk gehituz (gordo navidad, comprobación decimos lotería, numeros premiados lotería …) baina, azken bi asteetako eguneroko datuak berrikusiz emaitzak argiak dira. Sariak guztientzat, amaiera gozoa!!

Euskal hedabideak zer?

Bide batez, guztiz deigarria (eta tristea) euskal hedabideen artean eitb izatea soilik gabonetako loteriaren inguruko espeziala egiten duena. Euskal Erkidegoa da gabonetako loterian gehien jolasten duen komunitatetako bat. Ezin dugu ulertu euskal hedabideek erakusten duten gaitasun falta gabonetako loteriaren inguruko informazioa euskaraz komunikatzeko. Ez hori bakarrik, publizitatean oinarritutako negozio modeloek urteko gertakari garrantzitsuenetako baten aurrean estrategiarik ez izatea. Kazetaritzaren etorkizunaz hitzegiten jarraitu dezakegu, euskal erabiltzaileek gure zenbakiak Murtziako egunkari batean, ABCn edo Antena3eko atarian begiratzen ditugun bitartean.


seo   gabonetako-loteria