Enpresa direktorioak: 2013ko irabazle eta galtzaileak

Zeure enpresaren izena Googlen bilatzean, lehen aldiz Interneteko errealitate gordinarekin eginen duzu tupust. Emaitzetan, zeure enpresaren informazioa darabilten webgune andana topatuko duzu, gehiengoak gainera zeure baimenik gabe eta negozioa egiteko. Baita enpresaren webgunea bera baino hobekiago posizionatuta topatu ere!

Behin arrangurak baztertuta, 'Nortzuk dira hauek?' eta 'Nolatan dituzte nire kontaktu datuak?' galderei ezin erantzunik aurkituta, beti ondorio bertsuetara iritsiko zara: C'est la vie. Enpresa direktorioek, enpresaren izenaren, zein, long-tail bilaketetan (telefonoa, kokapena, NIFa, bazkideak...) posizionatzeko, SEO lan ikaragarria egiteko gai dira. Honek berebizi baldintza dezake enpresaria, direktorioetan eraldatu edo ezabatu beharreko informazio zaharkitua izango baita segurki, direktorioetan kolaboratzea derrigorrezko lan bihurtuz.

Googlek ostalaritza bezalako sektoreetan, erabiltzailearentzako interesgarri direlakoan, iritzi atariei lehentasuna ematen dien bitartean; beste sektore batzuetan, garrantzia handia ematen die beste enpresen informazioa eskaintzen duten atariei.

Zer Enpresa Direktorio dira hoberen posizionatzen direnak?

Hoberen posizionatutako direktorioak zeintzuk diren jakiteko asmoz, ariketa egin dugu 40 sektoretako (industria astuna, higiezinak, komunikazio agentziak...) 200 enpresaren lehenengo 5 bilaketa emaitzetako datuak aztertuz. Horietarik gehienak Madrilen eta Bartzelonan kokatuak, bai baitakigu, bilaketa bolumen handiena bi hiriburu hauetan egiten dela, eta beraz, estatu mailako agerikotasunaren adibide garbia izango da emaitza.

Bilaketa egiteko moldea da kontuan izan behar dugun beste datu bat. Ahalik eta bilaketa garbiena eta ohikoena egin dugu. Esan nahi da, “Construcciones Voltoya S.L.”-rako egindako bilaketa “voltoya” dela.

Webgunea 1. posizioa 2. posizioa 3. posizioa 4. posizioa 5. posizioa Agerikotasuna (%)
www.einforma.com 22 36 31 29 21 %69,50
empresite.eleconomista.es 30 33 47 13 5 %64,00
www.axesor.es 22 31 25 23 23 %62,00
www.paginasamarillas.es 31 16 14 11 3 %37,50
www.empresia.es 2 5 17 19 21 %32,00
www.infocif.es 0 4 7 11 19 %20,50
www.informacion-empresas.com 0 0 0 9 19 %14,00
www.facebook.com 2 6 4 11 4 %13,50
https://plus.google.com 14 4 0 0 0 %9,00
www.guias11811.es 2 3 5 5 3 %9,00
11870.com 0 4 4 1 5 %7,00
www.expansion.com 0 0 6 5 3 %7,00
www.tripadvisor.es 7 5 0 0 0 %6,00
www.guiasamarillas.es 0 3 1 4 2 %5,00
www.citiservi.es 0 0 2 1 7 %5,00

*Taulako zenbakiek 200 enpresekin egindako bilaketetan, direktorio bakoitza posizio horretan agertu den aldi kopuruari dagozkie.

Einforma eta Axesor, enpresen informe eta erregistro enpresa indartsuenak, direktorio huts diren beste webgune batzuk baino agerikotasun handiagoa lortu dute. Haien atarietan gehitutako enpresa direktorioengatik da hau. Ildo beretik, oso interesgarria da Empresitek lortu duen agerikotasun nabarmena, elconomista.es atarian integratua izatean. Infocif.es eta www.expansion.com webguneek joera positibo berbera dute, baina, oraindik oso goiz da ezein konparaketa egiten hasteko, indexatutako URL kopurua hagitz handiagoa baita empresite.eleconomista.es-en, beste bi atarietan baino.

Lehenago aipatu bezala, agerikotasun datuak izugarri handiak dira, enpresa askok haien webgune propioa dutela aintzakotzat hartuz. Posizionamentuari dagokionez, bilatzaileek lehen bi bilaketak enpresaren webgunearentzat, homearentzat eta bigarren barne emaitza batentzat, gorde ohi dituzte. Eta honen ostean etorri ohi dira gainontzeko direktorioak.

Bilaketetan, Foursquare eta Twitter bezalako, geolokalizazioko atari sozialik ez agertzea da beste datu oso deigarri bat. Bi hauek ez dira agertzen sekula lehenengo emaitzetan. Ezin dugu Facebook eta Google+ez berbera esan, hauek bai baitute presentziarik, nahiz eta pertsonen bilaketan lortutako presentzia baino dezente txikiagoa izan.

Eta zer gertatu da 2012arekin alderatuz?

Gaurdainoko datuak aztertu ditugu orain arte, baina Jose Luis Santana Blascorekin hitzegindakoaren hariari tiraka, SEO ikuspuntu batetik interesgarria, atari hauetariko baikotzak denboran zehar izan duen eboluzioaren tendentzia da. Kasu honetan, eskura ditugu azterketa egiteko datuak.

Atari bakoitzaren 2012ko abenduaren 1eko datuak, urtebete berantagoko datuekin (Googleren berritze batzuekin) alderatuko ditugu. Hauetxek dira datuak.

Webgunea 2012 Agerikotasuna 2013 Agerikotasuna Diferentzia
www.paginasamarillas.es %52,5 %37,5 %-15
www.axesor.es %44,5 %64 %+19,5
www.einforma.com %32 %69,5 %+37,5
empresite.eleconomista.es %22 %64 %42
www.guias11811.es 20,5% 9% -11,5%
www.hotfrog.es %19 %0 %-19
empresas.informa.es %19 %2 %-17
www.informacion-empresas.com %11,5 %14 %+2,5
infoisinfo.es %10 %3,5 %-6,5
11870.com %9 %7 %-2
www.citiservi.es %8 %5 %-3
simbiotika.com %6,5 %0 %-6,5
www.linkedin.com %6 %3 %-3
www.facebook.com %6 %13,5 %7,5%
guiaempresas.universia.es %5,5 %0 %-5,5
es.wikipedia.org %5 %3,5 %-1,5
www.iberinform.es %4,5 %2 %-2,5
www.vulka.es %4,5 %0 %-4,5
www.guiasamarillas.es %4 %5 %+1
www.qype.es %3 %0 %-3
www.tripadvisor.es %3 %6 %+3
www.empresia.es %1 %32 %+31
www.infocif.es %0 %20,5 %+20,5
https://plus.google.com %0 %9 %+9
www.expansion.com %0 %7 %+7

Axesor eta Einformak datu oso positiboak dituzten arren, posizionamentuan irabazle argi bat eta bakarra daukagu: Empresite.com. Atari honek, eleconomista.es-en integratua izan ostean, empresite.eleconomista.es bihurtuta, agerikotasuna hirukoiztea lortu du. Domeinu batetik jada ezarrita zegoen atari bateko azpidomeinu batera migratuta, emaitza ezin hobeagoa dela ikusi dezakegu. Askotan migrazioez zalantza izaten dugu, baina Empresiteren kasuan, nabaria da urtebetean datuak ikaragarri onak direla.

Hotfrog.es atariarena da galtzaileen artean kasu erradikalena. %19ko agerikotasuna izatetik, lehenengo 200 emaitzetan ez egotera igarotzen baita. Nabarmena da Google Pandaren lehen berriztatzeetatik ez duela trafikoa hobetzea lortzen. Enpresen fitxak ez ezik, gaur egun bere eduki dinamikoen gehiengoa desindexatua izan da eta 123people.es, Guiafono.com eta Yasnis-en gisako atarien ondorio berak pairatu ditu.


seo   enpresen-posizionamendua   enpresa-direktorioak