“Alquiler de Coches”-erako SEOa Espainian

Hilabete ere ez da, Searchmetrics-ek merkatu ezberdinetan auto alokairu enpresa nagusien posizionamendua aztertzen zuen ikerketa oso interesgarria argitaratu zuela. Besteak beste, Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian edo AEBtan, Kayak bezalako alderatzaileen aurretik, Enterprise, Avis edo Hertz markak agerikoenak zirela esaten zuen azterlanak. Google.es bilatzailean, direktorio espainiarrek (eta ez espainiarrek) duten berebiziko indarra ezagututa, hemen ere berbera gertatuko litzatekeen zalantzan jartzera behartuta gaude. Espainiak ere bide bera egingo al du?

Datuak geure egin eta ondorioak (iruzkinetan guztiz zalantzagarri eta eztabaidagarriak direnak) atera aurretik, ikerketa nola egin den azalduko dugu. Autoen alokairuaren sektoreko 180 hitz gako helburu hautatu ditugu horretarako, eta agerikotasuna neurtzeko Searchmetrics-ek erabilitako neurketa irizpide berberak erabili ditugu, puntu zehatz bat salbu. Lehen 5 postuetan baldin badago soilik neurtuko da agerikotasuna geure kasuan, ulertzen baitugu 5. postutik aurrerako bilaketetan agerikotasuna eta CRTa (Click-through rate) ez direla alderagarriak.

Ikerketatik helmuga orrialde tipologia askotarikoak izan ditzaketen, bilaketa tipologia ezberdinak hautatu ditugu. Sektoreko hitz gakoak gehitu ditugu ('alquiler de coches', 'vehículos', 'furgonetas'), baina bereziki bilaketa geolokalizatuak landu ditugu ('alquiler de coches madrid, valencia, barcelona') eta baita long-tail-a jorratuz 'baratos', 'aeropuerto' eta 'estación de tren' bezalako terminoak erabiliz. Halako bilaketa motak bihurketari begira garrantzitsuagoak direla ulertzen dugu, agerikotasuna eta posizionamenduaren errentagarritasuna hobeto ordezkatuz.

Hauek dira emaitzak:

visibilidad seo alquiler decoches

Europcar, Avis eta Pepecar %70a goiti daude agerikotasunean eta esan dezakegu, emaitza gehienak banatzen dituztenak direla. Hala ere, posizionamenduari dagokionez pareko daudela dirudien arren, ez da horrela. Europcar lehen postuan dago bilaketen %48rako, eta Avis-ek eta Pepecar-ek aldiz ez dute %10 erdiesten. Posizionamendua aintzakotzat hartuz, Goldcar litzateke beste saltzaile bat, bi atari hauei posizionamenduaren irabazten baitie lehen postuan %13a erdietsiz, eta entregatzeko ofizina gutxiago izanik.

Google.es-en gertatzen den beste fenomeno bat -dirudienez beste lurralde batzuetan ez da hala gertatzen (nire zalantzak ditut)- orotariko bilaketetan, alderatzaileen eta direktorioen agerikotasuna da. Gaur egun, Paginas Amarillas, Kayak eta Atrapalo atariek, Goldcar, Hertz, Sixt eta Enterprise bezalako webguneek baino agerikotasun gehiago dute. Sektoreko enpresak baino trafiko handiagoa lortzeko gai dira (edo agerikotasuna behinik behin). Noizbait inork azaldu beharko du zergatik onartzen den hau...

Eta zer gertatzen da furgonetekin?

“Alquiler de coches”-ekin lortutako emaitzei erreparatuta, furgoneten alokairuak duen nitxoan ariketa berbera egitea erabaki dugu. Enpresa askok produktu hau autoen maila berean eskaintzen dute, eta bilaketa nitxo honek kontutan izateko moduko garrantzia duela irizten dugu.

visibilidad seo alquiler de furgonetas

Furgonetekin zer ikusia duten bilaketa guztietan irabazle garbi bar dago: furgoncar. Furgoncar.com (mesedez, furgoncar.es-era berbideratu) lehen 5 emaitzetan ageri da bilaketen %85ean, eta are garrantzitsuagoa dena, bilaketen %52an lehen postuan dago.

Furgoneten bilaketetan oso kontutan izatekoa da paginasamarillas.es-en presentzia, ia %76ko agerikotasuna baitu. Sektoreko enpresa izan gabe, autoen zein furgoneten nitxoan lehen 5 bilaketetan dagoen atari bakarra da. Atrapalo eta Kayak-ek apenas dute agerikotasunik furgonetei dagokionean, ez baitute produktu hau lantzen, eta furgonetek ez baitute presentziarik haien arkitekturan eta edukietan.

Posizionamenduaren agertzen diren atari kopurua berrikuskatuz, furgoneten nitxoak sarpen aukera handia duela ikusi dezakegu (SEO ikuspuntu batetik hitz eginda, beti ere). Autoei dagokionez, egindako bilaketa guztietan emaitzak 63 atariren artean banatu diren bitartean, furgonetetan 114 atari zerrendatu ditugu. Honek esan nahi du, furgoneten nitxoan agerikotasuna lortzeko aukerak, nabarmen handiagoak direla autoen nitxoan baino. Hori bai, lehen prozesuan nitxo bakoitzaren bilaketa bolumenaren datuak gurutzatu beharko genituzke esfortzuak/emaitzak neurtzeko.

Tokiko enpresa txikiak = Google + Business

Lehen aipatu ez badugu ere, autoen edo/eta furgoneten alokairua eskaintzen duten hiriburuetako tokiko enpresen estrategia handia behar luke Google Mapseko euren fitxen optimizazioak.

Google Maps-en modulua bilaketa geolokalizatu GUZTIETAN ageri da, erabilitako long-taila dena delakoa izanik ere.

Google Maps-eko fitxen posizionamendua lantzeaz gain, (fitxak optimizatu, direktorioetan alta eman...) Paginasamarillas, Kayak eta Atrapalo-ren posizionamendu onari erreparatuta, ez zaigu atari hauetan presentzia izateko estrategia bat prestatzea besterik geratzen. Gaur egun hauen bidez lortuko baitugu agerikotasun eta errentagarritasun handiena.


seo   posizionamendu-lokala   enpresen-posizionamendua   seo-auto-alokairuak