Gmail postak jasandako aldaketak merkataritza-elektronikoan suposatu duen eragina

Duela pare bat hilabetetatik Gmail kontua dugunok, aldaketa garrantzitsu bat bizi dugu gure posta elektronikoan. Askok nabarituko zenuten bezala, orain Gmail kontu berak postak sailkatzen ditu defektuz igorlea eta edukiak aztertuz. Spama izan gabe, bigarren mailara pasa ditu sare sozial eta promozio mailak, gutako askoren buruhausterako. Hemen gogoeta azkar bat.

Erabiltzailearen esperientzia hobetzea. Esaldi hau “leitmotiv” hartuta, egunez egun ikusten ditugu Googlen aplikazio ezberdinetan, eta bereziki bere aplikazio erabilenean, Google bilaketa emaitzetan. Honela, bere posta elektroniko zerbitzuan azkenaldian izandako aldaketa garrantzitsuenetako bat izan dugu. Gmail Labs atalean lehenik probatu gabeko gehigarri bat azaldu zitzaigun.

Lehen esan bezala aldaketa nagusia jasotako mailen antolaketa automatizatua da. Alde batetik, atal berriak erantsi dizkigute gure erabiltzaile-esperientzia hobe dezan:

  1. Zail Nagusia, non printzipioz, gure posta guztia sartzen zen tokian, orain lehentasuna duten emailak bakarrik jasoko ditugu bertan.

  2. Atal Soziala, hemen gure sare sozialetan gertatutako azken berriak eta bestelako eguneratzeen abixuak jasotzen ditugu.

  3. Eta azkenik, Promozio Atala. Zail honetan Gmaileko publizitate edota promozio kutsua duten emailak sartuko lirateke.

Kasua da, hau dena erabiltzaileek Gmailen duten nabigazio esperientzia asko hobetzen duela, batik bat, egunero email asko jasotzen duten pertsonentzat. Era honetan, erabiltzaile ohiarentzat emailen kudeaketa asko errazten da. Gainera nahi adina atal berri sor daitezke eta hauei kategoria–deskribapen jakin bat ezartzeko aukera ere eskeintzen du.

Baina gauza da, erabiltzaile profesionalek hainbat arazo izaten ari direla posta-elektroniko komertzialekin. Sozial eta Promozio atalek ederki funtzionatzen dute, emailak oso ondo identifikatu eta sailkatzen ditu Googlen postak. Hortaz, denda onlineak izaten ari diren gatazkak. Hauek egunero bidaltzen dituzten newsletter edota promozio emailak, Zail Nagusi-tik kanpo sailkatzen dira. Beraz, MailChimp bezalako email-bidalketa zerbitzuko plataformek, izugarrizko arazoak izaten ari dira, euren email-bidalketen arrakasta, egunetik-egunera, txikiagotzen ikusten baitute.

Izan ere, Mailchimp-ek post bat argitaratu zuen gai honen inguruan eta bertan, Gmailek egindako aldaketek euren bezeroei ekarritako ondorioak salatzen dituzte. Mailchimp-ek hainbat froga egin eta gero, ondorioztatu dute “harpidetu” nahiz “harpidetza utzi” hitzak identifikatu bezain laster, bigarren mailako atal horietan zuzenean sailkatzen direla emailak. Kasuak kasu, orokorrean erabiltzaileek Atal berri hauei kaso gutxi egiten die, hortaz, irekitze-ratio portzentaiak % asko baxatu direla.

Hau ekiditeko era gutxi daude, baina egon badaude. Lehenengo era, eta zuzenena harpidetu berak, gure posta-komertzialak Zail Nagusian ezartzea izango litzateke. Hau posible ez balitz, zuk zeuk aditzera eman beharko zeniekete zuen harpidetueri, zuek bidalitako komunikazioak ondo jaso ahal izateko hauxe mesedez egin beharko luketeela: Zuen emaila sailkatu eta Zail Nagusira pasatzea, besterik ez luke egin beharko.

Bigarren era, garapen haundiagoa eskatzen duena baina mailak Zail Nagusian mantenduko ligukeena, mail guztiak pertsonalizatuak izatea da. Honela, erabiltzaileari gure mail server batetatik bidaliko genion posta, aplikazio mail bezala funtzionatuz eta ez promozio mail bezala. Hau aurrera eramateko, post elektroniko aplikazioak ezarri daitezke webguneak garatzeko erraminta gehienetan.

Azkenik aipatu, Google-ek formato berri hau guztiz baliogabetzeko eta lehengo Gmail posta formatora pasatzeko aukera ematen dela, baina ez da arruntena. Oraindik aldaketa guzti hauek ez dira tablet nahiz smartphonetara egokitu, hau oraindik etortzear da, baina jakin nahiko genuke: Zuri zer iruditu zaizkizu aldaketatxo hauek? Erabilgarriak? Zer esanik baduzu gai honen inguruan? Kontaiguzu!


mailchimp   emailing