Natalia OMExporen inguruan

Garoa Web Consulting taldekide berria naiz, Natalia Vahl. Interneten natvahl gisa sinatzen dut, eta azken bi egunotan Madrilen ospatu den OMExpon izan naiz. Herrialdean antolatzen den marketing onlineko topaketa nagusiena da OMExpo. Sektorean lan egiten dugun ehundaka profesional bildu ginen Madrilgo Feria de Congresos-eko eraikinean, eta han, alor honek jasaten duen etengabeko garapena eta kasuistika desberdinez hitz egin dugu.

Bertan, hainbat hitzaldi eta mahai-ingurutan azken teknologi eta marketing egiteko era berriez eztabaidatu dugu: Afiliate marketing-ak gauzatzen ari diren tendentziaz, edota Real Time Bidingekin irekitzen diren aukerak nabarmenduko nituzke. Feriako komunikazio tresna nagusia Twitter izan da. Profesioan aldarrikatzen dugun bezala, sare sozialen potentzialaz baliatu behar gara; gertakizunak era azkarrean zabaltzea ahalbidetzen baitu. Izan ere, Feriako hitzaldi bakoitzean gertatzen ari ziren guztiak momentuan jarraitzeko ezinbesteko herraminta izan da.

Networking egiteko leku aproposa da OMExpo, jende berri pila bat ezagutu, eta are gehiago, ekimen berriak lantzen ari diren enpresekin, dituzten proposamenak aztertzeko aukera izan dugu.

Baliagarria eta aberasgarria da beti horrelako topagunetan parte hartzea, gauza berriak ikusi eta dagoeneko ezagunak diren profesionalekin elkartzeko aukera ezinhobea delako.

Orain, bulegoan bueltan naizela ikusiko dugu nola suertatzen diren bertan landutako harremanak. Hori bai, Internetek duen potentzial handiaz eta Zarauzko bulegotik gure marketing estrategiak ondo zuzentzen ari garenaren ziurtasunarekin bueltatzen naiz.


enpresen-posizionamendua   ekitaldiak