2013ko promesa: Google produktuen foroan ikasten jarraitu

Urte sasoi honetan oso ohikoa izaten da datorren urterako promesa berriak idaztea. Aurreko urtean nik ere idatzi nuen promesa profesional txiki bat: Google Placeseko foroan parte hartu eta geolokalizazioaren inguruan ahalik eta gehien ikastea erabaki nuen. Hau zen nire promesa frikia. Hemen duzue nola joan zitzaidan.

Beti pentsa izan dut Googlen bilatzailea bezeroenganako komunikazio bide berri bat dela eta aplikazio/euskarri mugikorren aurrerapen azkarra ikusiaz, uste dut ez nabilela oso erratua. Posizionamendu lokala funtsezkoa da, eta gaurko egoera ikusiaz, Google+ oinarrizkoa.

SEO proiektu orok ongi aztertu behar duen puntuetako bat Google Places da. Bilaketa hauek dira konbertsio ratio haundiena dutenak (marka bilaketak) eta denak zuzen egon behar du.

Orain dela urtebete gutxigora behera, buruhauste bat gainetik ezin kendu nenbilen. 100 ofizina baina gehiago dituen bezero batek Google Placesen arazo larri bat zuen. Aldaketa pila bat egin genituen emaitzik gabe. Alako batean, Google Placeseko foroan amaitu nuen. Ustekabean informazio pila bat topatu nuen eta baita erabiltzaileen arteko komunikazio garbia ere. Honela, soluzioa aurkitu ostean, forora bueltatu eta partehartzen hasi nintzen. Arazoak elkarbanatzea gustatzen zitzaidan eta beste erabiltzaile batzuei lagundu izanak pozten ninduen. Egunez egun ikasten nindoan eta abantaila mordo bat ateratzen nituen forotik. Engantxatu nintzen.

Abuztuko egun batean, espero gabe, Googleko arduraduna den Verónicak eskaintza berezi bat egin zidan; Kolaboratzaile printzipala izatera gonbidatu ninduen Kokebcn, treebles, ehg eta WebManagerService batera. Oso gustura esan nion baietz eta gustura jarraitzen dut, nahiz eta azkenaldi honetan denbora asko ez izan partehartzeko.

Foro hauen inguruan kuriositatea baduzue edo Googleko produktu baten inguruan duda/arazoren bat baduzu, bertaratzera gonbidatzen zaituztet. Pila bat ikasiko duzue beste erabiltzaile batzuei laguntzeaz gain eta azken aldaketen berri izango duzue.

Hau da nire balorazioa eta baita nire gonbitea.


google-places   posizionamendu-lokala