Zenbat diru inbertitu behar dut Google Adwords-en?

Negozio online batek erantzun behar izaten duen galderetako bat Google Adwords erabiliko duen izaten da, eta erabiltzen badu, zenbat diru sartuko duen bertan. Ariketa hau ahalik eta ondoen erantzun ahal izateko, Google Adwords erabiliaz zer lortu nahi dugun jakin behar dugu. Helburuak ezarri. Post honetan galdera hau erantzuten saiatuko gara.

Google Adwords ezagutzen ez dezutenontzat; Google Adwords Googlen zerbitzu ezberdinetan kanpainak gauzatzea ahalbidetzen duen publizitate plataforma bat da. Google Adwordsekin Iragarkiak erakusten dituzten blogetan edota Googleko zerbitzu ezberdinetan (Gmail, Google Maps, Google Shopping, bilatzaileetan...) jakitera eman gaitezke . Google Adwordsen abantaila nagusia bezero bolumen oso haundietara iritsi gaitezkeela da, baina noski, abantaila hau gure kontra ere bihurtu daiteke. Horrenbeste hitz-gako hautatzeko aukera dago zein erabili behar dugun presupuestua ezartzea arazo bihurtu daitekeen.

Ondo gogoratu: publizitate kanpaina baten gakoa helburu zehatzak ezartzean datza. Helburuak mota askotakoak izan daitezke; bisita kopuru bat, harpide kopurua bat edo salmenta maila batetara iristea. Helburua salmenta bada erraza izaten da iragarkien errentagarritasuna neurtzea, baina gure helburua bisita kopuru bat bada (albiste bat ezagutzera eman, webgune baten irteera, usabilitate proba bat..) ez da hain erraza izaten. Honenbestez, helburu neurgarriak izatea ezinbesteko zaigu egin behar dugun bidea ezagutzeko.

Helburuak ondo ezarriak baditugu, errazagoa egingo zaigu zenbat diru inbertitu behar dugun kalkulatzea. Adibidez, pentsa ezazue liburu-denda birtual bat atera nahi dugula liburu salmentara orientatua. Seguraski hasiera batean “liburuak erosi” edo “liburu salmenta” bezalako hitz-gakoetara joko nahi dugu gure negozioa hor dagoela zinetziaz. Aldiz, bilaketa hauek nahiko aldrebesak izaten dira izugarrizko konpetentzia izaten baita bertan. Konpetentzia honek, bisita kopurua murrizteaz gain, hitz-gako hauen prezioak garestitzen ditu, kanpaina errentagarri bat lortzea oso zaila bilakatzen delarik.

Aldiz, publizitate estrategia berdinean, saiatu gintezke gehien saltzen diren liburuen izenburuak erosten, adibidez “50 sombras de Grey”. Liburu honek eman ditzakeen irabaziak neurtzea oso erraza da guretzat eta bapatean jakingo dugu errentagarria zaigun publizitate kanpaina edo ez. Pentsatu “50 sombras de Grey” liburuak 5 euroko irabaziak ematen badizkigu, kalkulatu dezakegu iragarki bakoitzak zenbateko diru poltsa erabili dezakeen. Inbertsioa ahalik eta kontrolatuena izatearren, iragarki talde ezberdinak sortuko ditugu bilaketa mota ezberdinetarako: [izenburua], [izenburua] + [egilea], [izenburua] + liburua erosi... eta bilaketa mota bakoitzak nola funtzionatzen duen aztertuko dugu.

Nire aholkua hiru helburu ezberdin ezartzea da: marka publizitatea, inguruko bezeroen kaptazioa eta produktu salmenta. Eta hemendik abiatuz, produktu salmenten kanpainekin marka eta kaptazio kanpainak mantendu. Produktu salmenten kanpainak ondo funtzionatu ezkero, gero eta diru gehiago jar genezake markako publizitatean.

Baina zenbat diru inbertitu behar dugu? Saltzeko gai naizen produktu kopuruaren arabera. Produktu zehatzen salmenta ahalik eta gehien ustiatu behar dugu, ondoren diru hau hitz generikoago batzutan erabiltzeko, nahiz eta konbertsio maila txikiagoak izan.

Zenbakietara joaz, imajinatu dezagun ordainketako trafikoan %2-ko ratio bat lortzeko gai garela gure webgunean, hau da, Batezbeste 50 bisita behar ditugu produktu bat saltzeko. Lehenagoko adibidera bueltatuz, 5 euroko irabazia ematen duen liburu batekin badakigu batezbesteko 0,10 ordaindu ditzakegula. Gainera badakigu bilaketa zehatzetara jo ezkero ordaindu beharreko kopurua haundiagoa izango dela, beraz long-tailera orientatutako iragarki taldeak osatu beharko ditugu 0,10 euroko kopurura hurbiltzeko. Hori bai, longtail-eko kanpainetako bilaketa mota batek ondo funtzionatu ezkero, bilaketa mota hau berrerabili beharra dago produku guztietan.

Nork esan du Google Adwords errentagarri egitea gauza erraza denik?


bilatzaileetako-publizitatea   google-adwords