Liburu salmentarako SEO estrategia

Trafiko organikotik bildu ditzakegun bisitak ahalik eta zehatzenak izan daitezen, ezinbesteko zaigu bilaketa mota ezberdinen emaitzak aztertzea eta sektoreko enpresa indartsuenen posizionamendua aztertzea. Gure hitz-gakoak bilaketa zenbakietan oinarrituz aukeratzea akats oso larria izan daiteke. Okerreko SEO estrategia bat nola ekidin ikusiko dugu eta horretarako liburudenda online baten egoera aztertuko dugu.

E-commerce bat garatu duen edonork, bere lehen trafiko iturria (bai bisita eta bai diru iturri) Google izatea espero du. Hala ere, bere negozio planean SEO trafiko erreal bat ipini ahal izateko, bilaketa mota ezberdinak aztertu beharko ditu eta sektoreko buruek (liburuen kasuan amazon, casadellibro edo fnac) nolako posizionamendua duten analizatu. Multinazional hauek duten bisibilitatea ia ezinezko izango da guretzat, eta nolabait Googletik jaso dezakegun fakturazio maximoa zein izan daiteken kalkulatu ahal dezakegu.

Guzti hau ulergarriago izatearren, liburugintzaren inguruko ikerketa txiki bat egin dugu. Honela, 2012. urtean gehien saldu diren 100 eleberriak hartu ditugu. 100 eleberri hauetan 30 euskaraz argitaratuak izan dira.

Posizionamendua aztertu ahal izateko, bilaketa bakoitzean Googlek eskeintzen dituen lehen 5 emaitzak idatzi ditugu. Datu hauetatik abiatuz, webgune bakoitzaren bisibilitate ratioa kalkulatu dugu. Honela, liburu tituluen bilaketen emaitzak honako hauek dira:

Webgunea 1 posizioa 2 posizioa 3 posizioa 4 posizioa 5 posizioa Bisibilitatea
www.casadellibro.com 18 12 6 6 6 %48,00
blogspot.com 0 7 10 15 12 %44,00
Google Images 0 11 5 12 8 %36,00
wikipedia.org 8 12 1 3 0 %24,00
Youtube 3 5 2 2 3 %15,00
libros.fnac.es 0 2 1 5 4 %12,00
www.elkar.com 6 4 1 1 0 %12,00
www.amazon.es 2 2 1 1 4 %10,00
www.planetadeloslibros.com 3 4 2 0 1 %10,00
wordpress.com 0 8 0 0 1 %9,00
www.lecturalia.com 2 0 4 2 1 %9,00
www.anagrama-ed.es 4 0 0 4 0 %8,00

Emaitzetan ikus dezakegu nola nahiz eta casadellibrok izan bisilitate altuena liburu tituluen bilaketetan, beste liburu-dendek posizionamendu nahiko ahula dute. Badirudi Googlek garrantzi haundiagoa ematen diela liburuen erreseina, wikipediako azalpen eta Youtubeko edukiei. Aldi berean oso deigarri zaigu Blogspoteko blogek %42 bisibilitate maila bat lortzen dutela eta aldiz Wordpresseko blogek ez dutela %9a gainditzen. Badirudi Blogspoten idazten dituzten erreseinak interesgarriagoak direla Wordpressekoak baino...

Liburuen izenburuak bilatzeko orduan arazo txiki bat izan dugu. Jonathan Franzen-en “Libertad” edo Jean Echenozen “Relámpagos” izenburuak bilatzean, lehen emaitzek ez zuten liburuen erreferentziarik egiten. Honela, datu zehatzagoak izatearren, bilaketa berriak egin ditugu. Oraingoan “[izenburua] + [idazlea]” bilaketa mota egin dugu, nahiz eta jakin bilaketa kopurua txikiagoak direla baina aldiz konbertsio ratioak altuagoak. Kasu honetan liburu-dendek hobeto posizionatu al dute? Goazen emaitzak ikustera:

Webgunea 1 posizioa 2 posizioa 3 posizioa 4 posizioa 5 posizioa Bisibilitatea
blogspot.com 2 10 15 19 17 %63,00
casadellibro.com 30 9 17 4 1 %61,00
Google Images 2 4 5 8 10 %29,00
elkar.com 4 5 7 0 2 %18,00
libros.fnac.es 0 8 0 7 1 %16,00
lecturalia.com 0 6 2 4 0 %12,00
www.megustaleer.com 6 1 1 0 0 %8,00
www.amazon.es 1 1 0 0 4 %6,00
Youtube 0 0 0 1 5 %6,00
tusquetseditores.com 0 4 0 0 1 %5,00

“Izenburua” +“idazlea” bilatzean, erreseinak eskeintzen dituzten blogen bisibilitatea oraindik eta altuagoa da. Liburu-denda garrantzitsuek posizionamendua hobetzen dute, egunkari digitalen kalterako. Hau ikusirik, badirudi Blogspoteko blogak leku egoki izan daitezkeela trafikoa bereganatzeko edo marketing kanpaina bat aurrera eramateko.

Emaitzen bigarren irakurketa bat ere izan daiteke guztiz zaila dela liburu-denda bat best-seller baten bilaketarako posizionatzea. Corteingles bezalako megadendek ez dute bisibilitaterik lortzen, beraz zer ezanik ez liburu-denda txikiek. Liburu-denda txikiei trafiko gutxiagoko bilaketetan posizionatzea besterik ez zaie geratzen. Baina zein bilaketa mota?

Bolumen haundiko hitz-gakoak ia ezinezko direla ikusita, agian gure liburu-denda liburuen salmentara orientatu genezake. Honela, erdarazko bilaketa baterantz jo dugu “comprar libro + [izenburua]”, adibidez “Comprar libro 50 sombras de Grey”. Emaitzak hauek dira:

Webgunea 1 posizioa 2 posizioa 3 posizioa 4 posizioa 5 posizioa Bisibilitatea
www.casadellibro.com 38 34 10 6 0 %88,00
libros.fnac.es 8 8 13 11 16 %56,00
www.popularlibros.com 16 19 9 4 2 %50,00
elkar.com 16 8 10 1 1 %36,00
Espaciodelibros.elcorteingles.es 0 2 14 8 6 %30,00
amazon.es 4 8 5 1 9 %27,00
blogspot.com 0 0 10 10 6 %26,00
www.libreriacamara.com 0 1 3 6 6 %16,00
www.txalaparta.com 6 4 2 1 2 %15,00

Ikusten dugunez bilaketa mota honek, bolumen txikiago bat izanarren, liburu-denden emaitzak erakusten dituzte. Linea berdinean, eta bilaketa bolumen txikiago izanagatik, ariketa bera egin dugu baina euskarazko bilaketarako: “[izenburua] + liburua erosi”, adibidez “50 sombras de grey liburua erosi” izango litzateke euskarazko bilaketa. Ariketa honek emaitzak hauek eman dizkigu:

Webgunea 1 posizioa 2 posizioa 3 posizioa 4 posizioa 5 posizioa Bisibilitatea
www.elkar.com 78 49 34 13 4 %178,00
txalaparta.com 5 8 3 6 1 %23,00
www.casadellibro.com 1 6 4 1 10 %22,00
blogak.donostiakultura.com 0 4 4 4 4 %16,00
www.diariovasco.com 2 6 5 2 0 %15,00
www.libreriaproteo.com 0 4 6 4 1 %15,00
www.gureliburuak.com 0 0 3 0 8 %11,00
www.libreriacamara.com 0 1 3 6 6 16,00%
www.txalaparta.com 6 4 2 1 2 15,00%

Bilaketa hauetan azaltzen diren emaitzak liburu-denden webguneak dira. Euskaraz eginiko bilaketetan elkar.com webgunea da nagusi eta erdarazko bilaketetan ("comprar libro" dutenak) aldiz casadellibro. Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da erdarazko bilaketetan azaltzen diren euskal webguneen presentzia oso baxua dela euskal tituluak albo batetara utziz gero.

Zer gertatzen da Amazonekin?

Amazon.es webgunearen datuak oso deigarriak dira. Internet bidez mundu mailan gehien saltzen duen "liburu-dendak" dituen posizionamendu datuak ez dira errealak. Maila globalean gehien fakturatzen duen enpresak askoz ere bisibilitate hobea izan beharko luke. Honen arrazoia, Googlek eta Amazonek duten gerra irekia da. Bi enpresa hauek liburu digitalen monopolioa berreskuratu nahi dute (beste gauza askoren artean), eta noski, Googlek Amazonen posizionamendua manualki kontrolatzen du.

Azken konklusioak

Gure webgunearen SEO estrategia ezartzen dugunean, bilaketa mota eta maila guztiak aztertu behar ditugu. Ulertu beharra dago liburu bat Internet bidez erosi nahi duen bezeroak bilaketa ezberdinak egingo dituela eta erosketara eramango duen azken bilaketetan ahalik eta ondoen posizionaturik egon behar dugula.

Gure e-commercean ondoen funtzionatzen duen bilaketa mota jakiteko, estrategia posible bat gure katalogoa banatzea da. Liburu talde bakoitza hitz-gako batzuetara egokitzen badugu, segituan neurtu ahal izango dugu zein diren erabili behar dugun hitz-gakoen estruktura.


seo   enpresen-posizionamendua