"Nola hobetu on-line posizionamendua" lantegia

Urola Kosta Udal Elkarteak gonbidatuta datozen urriaren 16 eta 18ean "Nola hobetu on-line posizionamendua" lantegia eskeiniko ditugu. Bigarren urtea da tailer honetan parte hartzeko aukera dugula eta aurten ere bertan izango gara Urola Kostako enpreseei posizionamenduak dituzten zalantza guztiak argitzeko.

"Nola hobetu on-line posizionamendua" lantegia bi saiotan egongo da banatuta: urriaren 16an eta 18an, 12:30etik 15:00etara. Bi saio hauetan posizionamendua ulertzeko eduki teorikoak ikusteaz gain, ariketa praktikoak egingo dira partehartzaileek ikasitakoa ulertzeko. Honetaz gain, bi saio hauen ostean, tailerreko parte-hartzaileek modu pertsonalizatu batean beraien kasuak bakarkako saioetan aztertzeko aukera izango dute.

Egutegia ondo badatorkizue, animatu nahi zaituztet lantegira. Posizionamenduaren inguruan aurrerapausuak emateaz gain, lantegian sektore ezberdinetako partaideak izaten dira, kasu ezberdinak ikusteko eta aztertzeko aukera bikaina izaten delarik.

Lantegian parte hartu nahi izan ezkero, e-mail bat bidali behar da enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz.

Asteartera arte!


seo   seo-prestakuntza