Telepizza.es webgunearen marka posizionamendua

Herrialde ezberdinetan sektore konkretu batzuetako posizionamenduak aztertzeko ohitura baliagarri bat dut. Baliagarri deritzot une oro posizionamendu onena duten direktorioak aztertzeko balio izaten baitigu, eta noski, arrakastaren zergaitiak aztertu.

Aztertzen dugun kasuetako bat Telepizza da. Jakina da etxera janaria daramaten webguneek gero eta emaitz hobeagoak dituztela (ikusi "Just Eat"-ek Sindelantal erosi zueneko albistea) eta posizionamendu on bat ezinbestekoa da konbertsioa hain azkar ematen den sektore batean (gosearekin txantxa gutxi!).

Lehen kasu honetan, Telepizza markako hitz-gakoen posizionamendua aztertuko dugu Espainiako probintzia hiriburu bakoitzean. Gainera, posizionamenduaz bestalde, emaitzak orain dela 5 hilabete zuten posizionamenduarekin alderatuko ditugu, maiatzen 5eko emaitzekin. Honi esker a) telepizza.es webgunearen informazio arkitektura aztertu eta hobekuntza posibleak egiteko unea eta premia neurtuko dugu eta b) ondoen funtzionatzen duten direktorioak zein diren jakin eta konbertsiorik ez dela prozesuan galtzen ziurtatu.

53 bilaketa egin ditugu, probintzia bakoitzeko hiriburu bakoitzean bat, honako bilaketa estruktura erabiliaz “telepizza + [hiriburua]”. Bilaketa bakoitzean azaltzen diren lehenengo bost emaitzak gorde ditugu, webgune bakoitzaren bisibilitatea aztertzeko. Hemen emaitzak:

Emaitzak 12/05/05 12/10/05 Diferentzia
telepizza.es 177,36% 141,51% -35,85%
telepizza.es/Google + local 11,32% 16,98% 5,66%
Google Places 88,68% 83,02% -5,66%
paginasamarillas.es 83,02% 75,47% -7,55%
buscorestaurantes.com 43,40% 15,09% -28,31%
guiadelocio.com 16,98% 0,00% -16,98%
qype.es 13,21% 3,77% -9,43%
salir.com 11,32% 7,55% -3,77%
guias11811.es 1,89% 28,30% 26,42%
laneveraroja.com 0,00% 9,43% 9,43%
tiendeo.com 0,00% 39,62% 39,62%

Telepizza.es webguneak %100 baino gehiagoko bisibilitatea edukitzearen arrazoia bilaketa bakoitzean emaitz bat baino gehiago duelako da. Kopuru hau neurtzen joan beharra dago webgunearen arkitekturak ondo funtzionatzen duen jakin ahal izateko. Honela ikusten dugu azken bost hilabeteetan %35 bisibilitatea galdu duela...

Bestalde, oso deigarria da maiatzean aztertzen genituen direktorio asko (salir.com, qype, guiadelocio...) jadanik ez direla azaldu ere egiten lehen 5 emaitzetan. Beste post batean aztertuko dugu Googlek bere algoritmoan eginiko aldaketak zein eragin izan duen direktorio askotan. Emaitzak aztertzen jarraituz, badirudi orain bisitari guztiak direktorio gutxiagoren artean banatzen direla: paginas amarillas, tiendeo.com, guias11811.es eta neurri txikiago batean buscorestaurantes.com (webgune honek bost hilabeteetan emaitzen %28a galdu du).

Harrigarria baita ere Telepizzak ez duela bilaketen %83etan azaltzen den plataforma bat zaintzen. Google Mapsen begiratu ezkero Espainian Telepizzako 594 pizzeria azaltzen dira. Google + localeko fitxa hauek ez daude optimizaturik ordea; iruzkinak ez dira lantzen eta ez da aipurik egiten.

Laburbilduz, Telepizzak hiriburu ezberdinetan dituen denden online presentzia aztertuz, bi betebehar nagusi ikusten ditugu. Alde batetik Google + local fitxen kudeaketa martxan jarri behar dute eta bigarrenik posizionaturik dauden lau direktorio ezberdinetan duten informazio aztertu behar dute lehenbailehen: paginasamarillas.es, tiendeo.com, guias11811.es eta buscorestaurantes.com.

Norbaitek azterketa honen datu guztiak eskuratu nahi baditu, eskatu besterik ez dauka. Eta bestalde, marka edo sektore konkreturen bat aztertu nahiko balu, esan eta elkarrekin egingo dugu.


seo   posizionamendu-lokala   enpresen-posizionamendua