SEOa ez da bezero berriak kaptatzea bakarrik

Webguneko sarreran azaltzen den goiburuak “betiko bezeroengana iristeko bide berriak” posizionamendu lanetarako dugun filosofia nahiko ondo laburbiltzen du. Askotan entzun izan ditugu honela amaitzen diren SEO eskaintzak “gure SEO zerbitzuak kontratatu ezkero, zure denda Madrileko Gran Vian ipintzea lortuko dugu”.

Honelako mintzaerek enpresari bati baino gehiago haginak luze-luze jartzen dizkie, bisitari kopuru ikaragarriekin amestuz. Baina hau ez da behintzat guztiz erreala. Ez da erreala, ez baitu helburutzat dituen hitz-gakoak baino haratago ikusten, ez eta lan egiten.

Bisitari kopuru haundiak nola lortu aztertu baino lehen, ezin zaigu INOIZ ahaztu gure bezero potentzialak ez dabiltzala gure lokaletatik ehundaka kilometrotara. Helburutzat ditugun hitz-gakoak bilatzen duen erabiltzaile oro ez da gure bezero potentziala. Lehen pausua BETI gure hiri, herri, auzo edo kaleko bilaketak estaltzea da. Markako bilaketak eta bilaketa geolokalizatuak babestea. Gure bezero potentzialak, gure marka ezagutu dezaketen bezero horiek, ez dabiltza noraezean.

Fidelizazioa vs. Kaptazioa? Ez, ez ditugu aurrez aurre ipintzen. Lehentasuna ematen diegu. Argi dago SEOaren helburu nagusietako bat bezero berrien kaptazioa dela, baina honetara iristeko, mundu online aldakor honetan gure inguruko bezeroak kaptatu eta fidelizatu beharrean gaude. Ezin gara trafikoa biltzen hasi, markazko bilaketa eta bilaketa geolokalizatuak babestu baino lehen. Eta hanka-sartze hau, zoritxarrez, SEO proiektu askotan oso komuna da.

Hau honela izanik, Garoako blogean bilaketa lokalen inguruan ahalik eta gehien sakontzen saiatuko gara, esan bezala gure lanaren goiburu baita. Garbi dugu gure bezero potentzialak gure dendetatik oso gortu dabiltzala eta ondo posizionaturik egon behar dugu gure merkatuan, merkatu eskuragarri eta bihurgarri batean.


seo   google-places   posizionamendu-lokala